1947. urtean urtarrillak 28an jaio nintzen Araban dagoen Narbaiza izeneko herri txiki batetan ; Elias Anton Murgiondo dut izena. Nire lehendabiziko urteak (19) Herrera-Altzan igaro nituen, aita, errotari izatetik galdaketan aritzera ekin bait zion. Gipuzkoar lur haietan bere hiru semeak aurrera ateratzeko (neba, arreba eta ni neu) lanean jo ta ke aritu zen gure amaren laguntzarekin batera, zeinak osasunez ahula izan arren, aitak berak eraikitako etxe hura giro alaitsuz janzten zuen.
Berehala, mugimendu nazionalistetan sartua ( EGI-n : Euzko Gaztedi, PNV-ren gazte mugimendua) Frankismoaren aurka borrokatzen hasi nintzen eta 1966.an beste bi kideekin batera atxilotu ninduten, Meliton Manzanas txoriburuaren atzaparretan jausi ginen , lagun bat eta biok beraren torturak salatu behar izan genituen . Alferrik izan zen, Meliton Frankoren gobernuaren babesaz gozatzen zuen eta ez zuen bere burua Donostiko San Martin kaleko Hauzitegian aurkeztu.
Etorkizuna ilun samar somatzen nuen fitxaturik bait ninduten eta garai horretan solidaritatea nahiko murritza zen, gauzak horrela borrokatzen jarraitzea erabaki nuen nire aukerak bi izanda ; bata , Venezuelara alde egitea eta Iruñerara bestea. Iruñea aukeratu genuen, bi bait ginen eta gorputza zein gogoak izugarriak ziren. Bertara iritsi eta gustora sentitu ginen, Frankismoaren aurka eta Euskal Herriaren alde borrokatzeko prest zeuden lagun talde batekin harremanetan jarri bait ginen. Epealdi berri baten hasiera izan zen hura ; erregimenaren aurkako atake eta kontzientziazioarena hain zuzen ere gizarte guztiz atzeratu eta kontserbakor batean. Iruñean izandako harrera zoragarria izan zen hasieratik, bertako jende abertzalea ilusioz gainezka bait zegoen eta borrokarako beti prest. Egindako lana sutsua izan zen ondorio sinestezinekin : grisak eta pikoloak ( BPS eta SIGC ) erotuak ziruditen kontrolak biderkatuz eta zaintze lanak modu obsesibo batean betez.
1968.ko uztailean harrapatu gintuzten nire heldutasun aroari hasiera emanez ; komunistekin, anarkistekin, sindikalistekin, IV.Errepublikako kideekin, txinazale komunistekin eta Frankismoaren aurkako militante abar luze batekin kontaktuan sartu bait nintzen (ez nuen kartzelan PSOE-ko militante bakar bat ere ezagutu). Kartzelak, feria baten txabolatxoak baitlira igaroten dira (Iruñea, Burgos, Palencia, Carabanchel, Zaragoza, Soria, Segovia, e.a.), guztietan pertsona sentitu ahal izateko beharrezko zena ikasten zenuen soilik , herri unibertsitatea zen nolabait, bertan nire bizitzako lagun handiak begien aurrean agertu zitzaizkidan zeintzu mundua, baita berau osatzen duen jendea aztertzeko era, aldaerazi ninduten : lehena Federico (Engels) izan zen, "Familiaren jatorria "-rekin , ondoren Maurice Dobb, "Sozialismoaz argumentoak"-ekin ta hortik aurrera gainontzekoak bata bestearen atzetik iritsi ziren : Marx, Lenin , Mao, (CHE hil zuten), Gramsci,Togliatti, Marcuse, Fidel, Kosik, Althusser, Sweezy, Giap, Ho, Darwin, Morgan, e.a.
Kartzelak, ulertzen lagundu ninduen, ortzi-mugak zabalduz, nire iardespenak arrazoinduz , bizitza perspektiba berri batetik ikusten erakutsi zidan, beste era batez esanda, kurtinak erori eta argia sartzen utzi zuen.
Kartzeletan ezagututako jendeaz ez naiz arituko erabat desatsegina izango bait litzateke haietako batzu gaur egun non dauden ikustea (espainolen artean Gerardo Suarez da lanean dabilen bakarra), ia gehienek politikari dute lanbide.
1972.an, Matesaren barkazioari esker kartzelatik atera nintzen eta maitemindurik nintzenez, hauzitegi baita elizara jo nuen zibiletik ezkondu ahal izateko eginbeharrekoez galdetzera. Oso latza izan zen, adixkidea eta biok hiru hilabete eman genituen paperen artean, apostasia egin behar izan bait genuen ( poz handia sentituz elizak gure gorputzak bataioaz, sendotzaz eta jaun-hartzeaz garbi geratzen gineneko dokumentu eder hura sinatu zuenean).
Lan egin behar zenez eta ni neu (teorian) kurtxoingille nintzenez, lanerako baita konspiraziorako gunetzat leku txiki bat prestatu genuen. Kartzeletan oraindik adixkide ugari zegoenez, norbaiti Gestoras ProAmnistia sortzea bururatu zitzaion, Espainian PCE-koek Familiares de Presos Políticos sortu zuten bezalaxe.
Hau, 1975. amaieran izan zen tinko ta gogor lan eginez. Aldiskari bat prestatu zen ere, senideei lagundu zitzaien eta biltzen ginen pertsonen hartean PCE-ko jendea zegoen, baita anarkistak, txinazaleak eta gure jendea ere ; nahikotxo egia esan. 77.-ko barkamena irten zan baina horrek ez zun deus ere konpondu. Aurretik, izugarrizko arrakasta izan zuen Askatasunerako Abialdia prestatu genuen, giza sentimendua naiz errekurtsoak amaitezinak ziren. Ulertzekoa da zeren garai horretan alternatiba gisa agertzen zen aukeretako bat Haustura Politikoa zen (Erreforma eta Monarkia aurrekoa atera zelarik).
Erreforma martxa zelarik eta 1979.an izandako hauteskundeak zirela Iruñeako Udaletxean zinegotzi atera nintzen lau urtetarako (Permanenteko partaide , HB-ko Mahai Nazionaleko partaide baita Nafarroako Munizipalista izan nintzen) baina poliziaren jarraipen latzak baita gerra zikinaren hainbat azpikeria zirela, 82.urtean Iparraldera joan behar izan nintzen babespen bila. Bertan bost urte eman nituen 1986.eko abenduan polizia frantsesek bahitu eta Hendaiako mugan GZ-aren eskutan utzi ninduten arte. Madrilen Goardia Zibileko Zuzendaritza Orokorrean hiru egun eta hiru gau luzez itaundu ninduten Carabanchelera bidali ninduten arte. Han nire1969.ko fitxa zuten. Carabanchel-etik Alcalá Meco-ra bidali ninduten eta Alcalá-tik Herrera de la Mancha-ra.
Alcalá-z hitzegiterakoan gauza bat datorkit burura ; 1981.ean bost egunetan Alcalá-ko Prisión Militar delakoan atxiloturik egon nintzela igeslari bezala, atxiloketa Madrilgo hotel batetan suertatu zen Ingurugiroari buruzko Kongresu batetara Iruñeako Udaletxeko ordezkari bezala joan nintzenean. Kartzelako zuzendariaren nahiz Tejero beraren gainetik aske atera nintzen. Nahiz eta garai horretan, 30 urte gorakoak zirenentzat , ezkonduak eta umeekin zeudenentzat amnistia bat egon ezin zuten onartu Espainiar Soldaduska egin ez izana.
Askatasuna lortu eta berehala udal hauteskundeak iritsi ziren eta HERRI BATASUNAK bigarren aldikoz Iruñeako Udaletxerako zinegotzi izateko neure burua aurkeztu zuen berriro ere lau urtetarako aukeratua izanez.
Bigarren udal lege-aldiaren ondoren nire kurtxoingille lanbidera itzuli nintzen (gaur egun bertan dihardut), nire HERRI BATASUNAREKIKO lotura politikoa, EUSKAL HERRIKO BILTZARRE NAZIONALA zegoenean bertan parte hartu izanaz gain, berdin jarraitzen du.
Egia esan nahiko zaila egin zait norberaren "curriculum" bat eraikitzea, baina web orri honen sortzaileari poza emateko hona hemen nire saiakuntza humilla.
Iruñea, 1997.ko abuztuak 31an.